Administrazio Publikoetan 

adituak diren

abokatuak,

1987tik

Guk norengan jarri konfidantza, horiek eskaintzen digute guri berea.

TITO LIVIO
Historialari erromatarra

EKAIN ABOKATUAK

EKAIN ABOKATUAK enpresan, Administrazio Publikoetan espezializatutako zerbitzu juridiko integrala eskaintzen dugu.

Gure aditu-lantaldeak aurrez aurre eta hurbiltasunez lan egiten du, berehalako aholkularitza diskretu eta profesionala bermatzeko.

Lankidetza estuan aritzen gara Eusko Jaurlaritzarekin, Foru Aldundiekin, Udalekin, Kontzejuekin eta bestelako erakunde eta organismo publikoekin. Haiek berresten dute gure lana eta konpromisoa.

Txosten eta irizpen juridikoak egiten ditugu, pleguak eta kontratuak prestatu, eta administrazio-espedienteak gauzatu.

Gainera, aholkua ematen dugu batzarretan, eta prozesu judizialetan esku hartzen dugu, Herri Kontuen Epaitegiak eta lehiaren defentsa barne.

Arlo ugaritan dugu esperientzia, betiere eskubideen defentsa eta gardentasuna oinarri hartuta.

Gure lan-arloak

  • Tokiko araubidea.
  • Lurralde-antolamendua.
  • Hirigintza.
  • Ingurumena.
  • Etxebizitza.
  • Proiektu estrategikoak ezartzea.
  • Nahitaezko desjabetzea.
  • Hiri-berroneratzea, -biziberritzea eta -birgaitzea.
  • Ondare historiko-artistikoa eta euskal kultura-ondarea.
  • Udal zerbitzuak.
  • Zuzendaritza eta defentsa judiziala.
  • Araudiak egitea.
  • Administrazioko Kontratazioa.

GURE LANTALDEA

Taldeko lana da gure kabinetearen ezaugarri bereizgarria, eta erabateko prestasunarekin eta zerbitzu-bokazioarekin lan egiten dugu. Esperientzia handia dugu, eta hasi gineneko ilusio bera.

Bulegoa

EKAIN ABOKATUAK Administrazio Publikoekin zerikusia duten alderdi guztietan adituak diren profesionalez osatutako kabinete juridikoa da batez ere, eta aurrez aurre, berehala, diskrezioz, profesionaltasunez eta konfiantzaz garatzen dugu gure lana.

$

Abokatu-langelan...

Txosten juridikoak, irizpenak, hitzarmenak, ebazpen-proposamenak, aktak… egiten ditugu; administrazio-espedienteak prestatu; beste erakunde batzuekin edo partikularrekin egiten diren batzarretan parte hartu, eta era guztietako prozesu judizialetan aholkatu eta defentsa juridikoa gauzatzen dugu, Herri Kontuen Epaitegia barne.

"

Kokapena

Gure bulegoa Gasteizko alde zaharrean dago, Errementari kalea 28-Behea (Errementari kalea 28-Behea).