Pribatutasun-politika

Orri hau A01037423 zenbakidun IFK eta helbidea Vitoria-Gasteizko Errementari kaleko 28. zenbakiko beheko solairuan duen EKAIN ABOKATUAK, S.A. enpresaren jabetzakoa da. Sozietate hori Arabako Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 475.liburukiko 163. folioko VI-1.210 orrian.

Testu, irudi eta iturburu-kode guztiak gure jabetzakoak edo beren ustiakuntza-eskubideak erosi zaizkien hirugarrenenak dira, eta Jabetza Intelektual eta Industrialeko eskubideen babestuta daude.

Gure Pribatutasun-politika pertsona fisikoen babesari buruzko Datuen Babeserako 2016/679 Erregelamendu Orokorraren (EB) arabera diseinatu da datu pertsonalei eta datu horien zirkulazio libreari dagokionez.

Zure datuak ematen dizkiguzunean, Pribatutasun-politika irakurri eta ezagutzen duzula adierazten duzu, eta zure baimen argia ematen duzu espresuki zure datu pertsonalak hemen adierazitako helburuetarako eta baldintzetan tratatzeko. Enpresak pribatutasun-politika hau aldatu ahal izango du Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren legezko, jurisprudentziako edo interpretazioko berritasunetara egokitzeko.

1. Tratamenduaren Arduradunaren datuak

Nor da zure datuen tratamenduaren arduraduna?

EKAIN ABOKATUAK, S.A. IFK A01037423.
Posta-helbidea: Errementari kalea 28, behea, 01001 Vitoria-Gasteiz.
Telefono-zenbakia: +34 945 27 27 00
Helbide elektronikoa: ekain@ekain.eus

2. Finalidad

Zein helburuekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?

EKAIN ABOKATUAK,S.A. sozietateak zuen intereseko zerbitzuei buruzko informazioa eskaintzeko eta harreman komertziala kudeatzeko helburuz tratatzen ditu interesdun pertsonek ematen dioten informazioa.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Ematen dizkiguzun datuak gordeko ditugu harreman komertzialak jarraitzen duen bitartean, edo interesdunak datu horiek ezabatzeko eskatu bitartean.

3. Legitimazioa

Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa??

Zure datuen tratamendurako legezko oinarria da zure datu pertsonalen tratamendurako zure baimena, datu pertsonalen babesari buruzko Europako (EB) 2016/279 Erregelamenduan ezarritakoaren arabera. Gure bezero eta hornitzaileen kasuan, zerbitzuen prestaziorako edo produktuen hornikuntzarako akordio bat bete beharrak legitimatzen du tratamendua.

4. Hartzaileak

Zein hartzaileri komunikatuko zaizkio zure datuak?

Ematen dizkiguzun datuak ez zaizkio hirugarrenei lagako, horretarako legezko betebeharra dagoen edo Zerga-administrazioekiko, Gizarte Segurantzarekiko eta finantza-erakundeekiko gure obligazioak betetzeko beharrezko kasuetan izan ezik.

5. Derechos

Zein dira zure eskubideak datuak ematen dizkiguzunean?

Edozein pertsonak du EKAIN ABOKATUAK,S.A. sozietatea dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari den edo ez egiaztatzeko eskubidea.

Interesdun pertsonek dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, zuzenak ez diren datuak zuzentzeko eta, besteak beste, datuak dagoeneko eman ziren helburuetarako beharrezkoak ez direnean, datu horiek ezabatzea eskatzeko eskubidea.

Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzea eska dezakete; kasu horretan, erreklamazioetarako edo erreklamazioen aurreko defentsarako bakarrik gordeko ditugu.

Inguruabar jakin batzuetan, eta zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik, beren datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute interesdunek. Kasu horretan, EKAIN ABOKATUAK,S.A. sozietateak datuak tratatzeari utziko dio, pisuzko arrazoi legitimoak daudenean edo egon daitezkeen
erreklamazioetarako edo horien aurreko defentsarako izan ezik.

Zure eskubideak erabiltzeko, zure izen osoa eta zein eskubidez baliatu nahi duzun adierazi beharko duzu eskabidean, eta zure NAN agiriaren edo zure nortasuna egiaztatzen duen agiri baliokidearen kopia aurkeztu beharko duzu eskabidearekin batera.

Gainera, zure eskubideak erabiltzerakoan gogobeteta geratu ez bazara, Datuen Babeserako Espainiako
Agentziaren aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea izango duzu.