Lan-arloak
Administrazio Publikoekin zerikusia duten alderdi juridiko guztiak jorratzen ditugu, bizi dugun testuinguru sozialak planteatzen dizkigun erronkak eta baldintzatzaile sozialak aintzat hartuta (krisi ekonomikoa, gardentasunaren beharra, herritarren parte-hartzea, administrazioaren arrazionalizazioa, teknologia berriak, giza eskubideak, ingurumena, etxebizitza, genero-ikuspegia, zerbitzu-zorroa...).
Jarraian, askotan jarduten dugun arlo edo esparru nagusiak zerrendatzen ditugu, oso modu laburrean.

Tokiko araubidea
Antolamendua, funtzionamendua eta araubide juridikoa.
Prozedura. Administrazioarekiko errekurtsoak. Espedienteak formalizatzea. 1.Kontratuak
Hitzarmenak. Funtzio Publikoa.
Lurralde-antolamendua
Lurralde-plan partzialak eta sektorialak (Urak, Nekazaritza eta Basozaintza, Errepideak, Portuak, Naturagune Babestuak...), Geoparkea, Natura sarea, Kontserbazio Bereziko Eremuak.
Hirigintza
Plan Orokorrak, Bereziak eta Partzialak. Jarduketa-sistemak. Ituntzea, Lankidetza eta Desjabetzea. Birpartzelazioa. Lizentziak. Hirigintza-espedienteak, oro har, ikuskapena eta zehapen-araubidea barne.
Ingurumena
Herritarren parte-hartzea, plan eta programen ebaluazio estrategikoa, kutsaduraren kontrola, lurzoruen kalitatea...
Etxebizitza
Hirigintzako ordenantzak, arauak eta laguntza-esparruak idaztea. Etxebizitza babestuei, tasatuei eta zuzkidurazkoei buruzko araudia prestatzea. Merkatu-erregulazioak: eremu tentsionatuak eta etxebizitza hutsak.
Proiektu estrategikoak ezartzea
Parke Teknologikoa Handitzeko egitasmorako, aireportuko eremu logistikorako eta Burtzeña Enpresa-parkerako estrategia planifikatzea eta prestatzea, eta baliabideak esleitzea, ezartzea, ebaluatzea eta kontrolatzea.
Nahitaezko desjabetzea
Errepideak, bideak, azpiegiturak, nahitaezko zortasunak ezartzea, nahitaezko ordezpena hirigintza-jarduketan, lurzoruaren balorazioa.
Hiri-berroneratzea, -biziberritzea eta -birgaitzea
Planifikatzea eta egikaritzea. Birgaitze-sozietateak zein arlo horretako laguntza publikoak kudeatzea.
Ondare historiko-artistikoa eta euskal kultura-ondarea
Kultura-intereseko ondasunak kalifikatzeko eta horien inbentarioak egiteko espedienteak. Ustezko zona arkeologikoak. Monumentu-multzoen kudeaketa. Kultura-ondarea babestea.
Udal zerbitzuak
Oinarrizko zerbitzuen antolamendua eta kudeaketa (urak, kale-garbiketa, hondakinak, hilerriak, lorezaintza...). Tokiko zerbitzuak berriro udalen esku jartzea, aurrekontuak arrazionalizatzeko eta egonkortzeko legeriaren testuinguruan. Langileen ondorengotza eta subrogazioa.
Zuzendaritza eta defentsa judiziala
Ordezkatzen ditugun Erakunde Publikoen defentsa judiziala jurisdikzio-ordena guztietan (lan-arloa, zibila, penala, kontabilitatekoa...), bereziki Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan.
Araudiak egitea
Eusko Jaurlaritzarentzat Lege- eta Dekretu-proiektuak egitea, aginduak eta ordenantzak (Hirigintza, Birgaitzeak, Etxebizitza, Diru-laguntzak...).
Administrazioko Kontratazioa
Pleguak prestatzea; prozeduren jarraipena egitea; kontratuak esleitzea, idaztea eta formalizatzea, eta kontratuak bete daitezen jarraipen juridikoa egitea, behin betikoz azkentzen diren arte.
